Kutxa Kultur Plaza programazioaren barruan, “Artistaren txokoa” delako programa gauzatzen dugu, eta zenbait artista gonbidatzen ditugu beren lantegi edo tailerrak gure Plazara ekar ditzaten lau astez, bertatik igarotzen den jende guztiak beraien lanak ikusi, miretsi, ikasi eta galderak egin ahal izateko.

2016az geroztik horretan aritu gara, eta besteak beste Gotzon Huegun, Iñigo Aristegui, Juan Berrozpe edo Roscow  artistak izan ditugu gure artean; guztiek esan digute erakusleiho ezin hobea dela eta esperientzia zoragarria ikusleekin hobeto konektatzeko.

Gure aldetik, ahal ditugun erraztasun guztiak ematen ditugu esperientzia asegarria izan dadin:

— Komunikazio-euskarrien diseinu eta ekoizpenaz eta zabalkundeaz arduratzen gara.

— Ez dugu katxetik ordaintzen, baina bai artista Plazan lanean ari den bitartean egiten dituen ekoizpen-gastuak.

Parte hartu nahi baduzu edo argibide gehiago behar izanez gero, idatz iezaguzu hona:  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..

Anima zaitez!


ArteVivo JavierEspigares

Javier Espigares Artistaren Txokoan