Kutxa Kultur izozki berriek Kutxa Kultur Gauetako kultura-eskaintza freskatzen dute.

Egun osoan hidratatzeak eta sasoiko frutak eta barazkiak kontsumitzeak osasun ona izateko aukera emango digu bete-betean gozatzeko kultura-eskaintzaz.

Aurtengo udan, Kutxa Kultur-ek, izozki eta polo formatuetan, hiru zapore eskaintzen ditu; urtaroa eta aniztasuna kontuan izanda hautatu dira, fruta eta barazkien kontsumoa freskagarria izan dadin eta egokia familia osoarentzat:

 

  • Laranja, anana, azenarioa eta jengibrea.
  • Lima, limoia eta mendafina
  • Gerezia eta mugurdia

 

Izozki hauek Tabakalerako laugarren solairuko terrazan dastatu ahal izango dira abuztuko larunbat guztietan 20:00etatik aurrera eta UD-HA-ren barruan, orduan gozatuko baitugu Ane Leux abeslari eta musikagilearen emanaldiaz hilaren 4an, Labo Go 4 arte eszenikoen programaz abuztuaren 11n, Hermanos Jaso youtuberrekin 18an, eta Sara Zozaya kantariarekin 25ean.

Musika elektronikoko proposamenak eskaintzeko, Kutxa Kultur eta Dantz Festival-en arteko lankidetzaz gain, larunbatean, hilaren 1ean, Rruccullaren emanaldia ere izango dugu terrazan eta Kutxa Kultur izozki gozo eta osasungarri hauek dastatu ahal izango ditugu. Halaber, hiriko hainbat gunetan zehar banatuko dira udan zehar.

Ekimen hau hainbat lagunen laguntzak ahalbidetzen du, aipatzekoak, besteak beste, Ana Elbusto nutrizio-medikua, Papperino-ko Yon Gallardo maisu izozkigilea eta MerkaBugati.


HeladosKutxaKultur 1