Familietara zuzendutako Txikijazz jaialdiaren 6. edizioa, kultura musikala eta jazza sustatzeko bere betiko helburuari eutsiz, hilaren 27tik, ostirala, 29ra arte, igandea, ospatuko du berriro, goizeko ordutegian, 11:00etatik 14:00etara, 6 kontzertu eta 21 jardueraz eratutako programarekin.

 

Kutxa Kultur, antolatzaile berria

Seigarren edizio honetan Kutxa Kultur dugu Txikijazzaren antolaketan parte hartuko duen antolatzaile berria. Jaialdiak iraungo duen 3 egunetan, 4 jarduera programatzeaz gainera, uztailaren 28ko (larunbata) programa, oso-osorik, Kutxa Kultur Plazan (Tabakalerako 4. solairua) eskainiko da, beraz, agertoki bat gehiago du jaialdiak hirian.

 

Kontzertuak

Aurtengo edizioko 6 emanaldiak tematikoak izango dira. Piano, saxofoi, klarinete, tronpeta, gitarra, baxu, kontrabaxu, bateria eta ahotsek jazz, soul, swing eta blueseko proiektu musikalei emango diete bizia, errepertorio bariatua eta adierazgarria osaturik.

Kontzertuen artean, nabarmentzekoak dira Bruce Barth Triok emango duena; berorretan, pianistak jazzaren eremura darama The Grateful Dead taldearen obra, non pianoa maite dutenek gozatu ederra hartuko duten; Derek Brownen emanaldian, musikariak modu bitxi eta berezian erabiliko du saxofoia, emankizun, bakana, sormenez betea eta guztiz erakargarria eskainiko duelarik; eta Andrzej Olejniczak Quartetek, berriz, jazzaren erritmoetara egokituko du Chopinen musika.

Gainera, Ispirits eta Les Fous tokiko taldeek ahotsa protagonista izango duten proiektuak eskainiko dituzte.

Eta, azken buruko bikain gisa, Txikijazz Big Bandak emango dio amaiera eskaintza musikal honi. Txikijazz Big Bandak 41 talentu musikal gazte bildu ditu, 10 eta 14 urte bitartekoak, eta moldatutako 12 abestiz gozatuko dugu, jazz, blues, swing eta souleko estandarrez, Javier Pérez Rouco eta Iban Gurrutxagaren zuzendaritzapean, musikari profesionalak eta Donostiako Musika eta Dantza Eskolako irakasleak biak. 

 

Jarduerak

Txikijazz 2018 programako jardueren xedea adingabeak musikara hurbiltzea eta erakartzea da. Helburu horiekin, aurtengoan aipatzekoak dira Music Apps tailerrak (Dj Makalaren eskutik), pertsonaren garapenerako dantza eta musika tailerrak (Fnac Kids Club), frantsesez abestekoak (Lacunza), eta paper ebakizko instrumentuen sorkuntza (Kutxa Kultur), zeinari esker musika-instrumentuen formak eta diseinuak baloratzen eta ezagutzen ikasiko baitute adingabeek.

Music Apps tailerren kasuan, antolatzen diren bigarren aldia da. 2016ko Txikijazzen egin ziren lehen aldiz, eta aurten berriro irakatsiko dute nola erabili daitezkeen musikako app-ak nork bere pieza propioak sortzeko eta kudeatzeko. Bi adin-segmentutara zuzenduta daude, 6-9 urte artekoentzat eta 9-12 artekoentzat. Parte hartzeko sarrera hartu behar da www.txikijazz.com edo www.donostiakultura.eus helbideetan, edota Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan.


2018Txikijazz KutxaKultur

Txikijazz ekitaldiaren aurkezpena Kutxa Kultur-en