Iazko deialdiaren arrakasta ondoren, Kutxa Kultur Moda programak Tabakalerako instalazioetan duen gunea berriz ere sei diseinatzaileei eskainiko die; bertara jo dezakete beren lana beste eragile batzuekin bizi eta partekatu nahi duten eta lankidetza eta konexioa sorkuntza-iturri gisa baloratzen dituzten diseinatzaile guztiek. Horrela gertatu da Marta Arribas, Gino Rojas, Clara Virgili, Nuria De Oliveira eta Samuel Prince-ren proposamenekin, oso goretsiak izan dira antolatutako hainbat desfileetan.

Gorabidean dauden eta amateur diren diseinatzaileen topagune gisa pentsatu du leku hori Kutxa Kultur Modak, eta besteak beste ikastaroak eta hitzaldiak emango ditu eta, batez ere, era guztietako ekintzak aktibatuko ditu talentuaren zabalkundea sustatzeko, kasu honetan Gipuzkoako diseinatzaileen talentua.

Izena emateko epea: 2018ko ekainaren 20tik urriaren 22ra

Oinarriak eta eskabide-formularioa: kutxakultur.eus


Eskaintza

Kutxa Kultur Modak urtebeteko egonaldia eskaintzen du, datorren azaroan hasi eta 2019ko azaroan amaituko dena, egonaldiaren amaierako Kutxa Kultur Moda desfilean bilduma aurkeztuta.

Hautaturiko sei diseinatzaileei lan egiteko lekua eskainiko zaie Tabakalera eraikinean dagoen Kutxa Kultur Fabrikan; gainera, aholkularitza juridikoa eta prestakuntza ekonomikoa emango zaie profesionalizatzen laguntzeko; prestakuntza tekniko berariazkoa eta banan-banakoa; Kutxa Kultur-ek nahiz beste eragile batzuek sustaturiko ekitaldietan parte hartzeko aukera; ordezkaritza, sustapena eta zabalkundea, Gipuzkoa barruan nahiz kanpoan, beraiek sortutakoak merkaturatzeko bide gisa.

Eta beraien eskura jarriko du ekipamendu garrantzitsua ere: josteko makina industrialak; ebaketa zirkularreko eta puntada ikusezineko makinak; manikiak; bulego partekatua ordenagailuarekin; bezeroei arreta emateko Showrooma; baita hitzaldi-aretoa ere.

Hautagaiak eta prozesua

Gorabidean dauden eta amateur diren diseinatzaileentzat da Kutxa Kultur Moda programa. Horrelakotzat jotzen dira moda-munduan hasten ari direnak edo ibilbide profesional laburra dutenak. Lehenengo aukeraketan hautagaien izaera berritzaileari emango zaio lehentasuna, eta autonomoak, Startup-ak edo moda-diseinuko azken urteko ikasleak izan daitezke.

Kutxa Fundazioak epaimahai bat izendatuko du moda-munduari profesionalki loturiko pertsonek osatua. Hautaketa egiteko, sormena, iraunkortasun-irizpideak, jantzien akabera, aurkezpena, negozio-eredua ezartzeko ahalmena eta erregulartasunez Kutxa Kultur Fabrikara etortzeko konpromisoa balioetsiko ditu Epaimahaiak.

Izena emateko epea gaur, ekainak 20, hasten da eta irekita izango da urriaren 22ra arte. Epaimahaiaren erabakia 2018ko azaroaren 5ean emango da argitara, eta sei diseinatzaileak aurkeztuko dira Kutxa Kultur Plazan.