18 antzezlan eskainiko dira maiatzaren 18tik ekainaren 16ra arte ospatuko den XXX Gazteen Antzerki Topaketan. 18 lan horietatik, 11 euskaraz izango dira eta 7 gaztelaniaz.

Antzerki Topaketaren helburua gazteak antzerkiarekin harremanetan jartzea da, bai interprete edo sortzaile moduan (agertokien gainean edo atzean), bai ikusle moduan, honela kultur ekintzetara joateko eta haiekin gozatzeko ohitura bultzatuz.

Gazteen Antzerki Topaketak aukera paregabea eskaintzen du parte hartzaileek beraien antzezlanak modu profesional batean gauzatzeko, hirian ezagunak diren agertoki egokietan.

Udaleko Donostia Gazteriak, Donostia Kulturaren eta Kutxa Fundazioaren laguntzarekin antolatu du aurtengo edizioa.

 

Antzezlan hauek bost agertokitan taularatuko dira:

  • Antzoki Zaharra
  • Gazteszena (Egia Kultur Etxea)
  • Lugaritz Kultur Etxea
  • Kontadores Gazte Zentroa
  • Kutxa Kultur Kluba (1. Solairua, Tabakalera)

Eta Kutxa Kultur Plaza (4. Solairua Tabakalera) itxiera ekitaldiaren gune bilakatuko da, ekainaren 16an: Sari banaketa eta festa.

Sarrerak 3 €-tan egongo dira salgai leihatiletan.

 

Egitaraua HEMEN (pdf-an)