Datorren astebururako doako programazio bikoitza dago euskaraz Kutxa Kultur Klubean.

Bihar (apirilak 6), ostirala, 20:00etan, Hiru Leike-ren eskutik; Iñigo Muguruzak (gitarra elektrikoa) eta Ane Odriozolak (ahotsa) osaturiko bikote irundar honek bals-aren erritmoan egingo du rocka.

Larunbatean (apirilak 7), 20:30ean, Oso Fan donostiarraren txanda izango da; Giorgio Bassmatti-ren alter ego honek, bateria-jotzaile eta txelo-jotzaile baten laguntzaz, bere abesti berriak aurkeztuko ditu, pop eta folk anglofiloaren zaporeekin.


 OsoFan1200

Oso Fan