Donostiako Udalak, Gazteriaren bitartez Donostia Kultura eta Kutxa Fundazioaren laguntzarekin, XXX. Gazteen Antzerki Topaketa antolatzen du.

Antzerki Topaketaren helburua gazteak antzerkiarekin harremanetan jartzea da, bai interpretazio edo era sortzaile moduan (agertokien gainean edo atzean), bai ikusle moduan, honela kultur ekintzetara joateko ohitura eta gozamena bultzatuz. Helburuak, beraz, ludikoak, pedagogikoak eta kultur ekintzei bultzada eman eta sustatzearenak dira.

Gazteen Antzerki Topaketak aukera paregabea eskaintzen du parte hartzaileek beraien antzezlanak modu profesional batean gauzatzeko hirian ezagunak eta egokiak diren agertokietan. Bestalde, Topaketak parte hartzaile gazteak motibatu nahi ditu beraien sormen prozesuan aurrerapenak egiteko, eta baita euren kultur ekoizpenaren hedapena bultzatzeko ere.

Urtetik urtera, Donostiako nahiz inguruetako gero eta antzerki talde gehiago joan dira parte hartzen ekimen honetan. Egitasmo honi esker, profesionalak ez diren antzerki taldeek, Donostiako agertoki nagusietan antzeztu dezakete topaketek irauten duten bitartean. Antzerki topaketaren saioak goiz eta arratsaldekoak dira Kutxa Kultur Kluban, Antzoki Zaharrean, Lugaritz Kultur Etxean eta Gazteszenan.

 

Kategoriak:
Junior: 14-18 urte
Senior: 13-30 urte
Izena emateko epea irekita martxoaren 20 arte

Deialdia 2018 (oinarriak, izena emateko orria...): donostia.eus