Ganbera Musikaren bederatzigarren zikloa datorren ostegunean, martxoaren 8an, hasiko da Donostiako Orfeoiaren egoitzan, sarrera libre dela jarlekuak bete arte. Zazpi kontzertu izango dira zikloan, eta hainbat herrialdetako musika-lagin osoa bilduko duen kantu-errezitaldiarekin hasiko da honako hauen eskutik: Rocío Ruiz (sopranoa), Gonzalo Manglano (tenorra) eta Alejandro González (pianoa).

Zikloak, honelako bakarra Euskadin, datorren asteetan jarraituko du hirukote, saxo Ensemblea eta hainbat bostekorekin; kontzertu hauek beti ostegunetan, 20:00etan, Orfeoiaren egoitzan,eskainiko ditu, eta maiatzaren 31an amaituko da.

Zikloaren sustatzaileak: Kutxa Fundazioa, Musikene, Donostiako Orfeoia eta Donostia Musika.


CicloCamara RecitalCanto1200

Rocío Ruiz, Gonzalo Manglano, Alejandro González