Kutxa Fundazioako, Gipuzkoa Kutxa Solidarioaren bitartez eta Getariako Udalarekin batera, beste urte batez, beharra duten pertsonei itsasoko uretan bainatu ahal izatearen erronka, bere gain hartzen dute, Getariako Malkorbe hondartzan lagundutako bainu zerbitzua eskainiz.

Edozein adineko pertsonaz gain, bisitan datozen aniztasun funtzionala edota mugikortasun mugatua duten pertsona orori bideratutako zerbitzua da. Baldintza berdinetan, itsas-bainu batetaz disfrutatzeko aukera ahalbidetzeko.

Doako zerbitzua da. Aniztasun funtzionalean eta ur-sorospen formakuntza duten langile kualifikatuen esku burutzen da. Irisgarritasuna ahalbidetzeko laguntza teknikoak ziurtatzen ditu: transferentzia gruak, buggiak, eta osagarri zenbait, hala nola, hondarrean ibiltzeko makuilu bereziak, txalekoak, etab.

Getarian egokitutako bainua 11:00etatik 19:00etara eskainiko da, astelehenetik igandera, aurretik ordua eskatuta, 617452153 telefonora deituta.

Covid-19ko pandemiak aldaketa handiak eragin ditu gizarteko ia eremu guztietan, eta eragina izan du 2020ko Gipuzkoako hondartza-denboraldian ere.

Beraz, protokoloa honako hau izango da: Erabiltzailearen osasun-egoera egiaztatzea. Baita, babes-maskarak erabiltzeko kontraindikaziorik duen egiaztatuko da: arnas arazoak, antsietate-krisia…

Erabiltzailea bainurako hautagaia dela egiaztatu ondoren, erabiltzailea bere kabuz bainatzeko gai bada, bere bitartekoetatik pasako da anfibio aulkira. Bestela, transferentzian parte hartzen duten langile guztiek eskuak soluzio hidroalkoholikoarekin garbituko dituzte, erabili eta botatzeko eskularruak eta FFP2 maskara jarriko dituzte, eta aulki anfibian eseritzen lagunduko dute.

Bainu egokitua egiten duen sorosleak 2 metroko distantzia bermatuko du hondartzako beste erabiltzaileekin, uneoro. Baita, zerbitzua jasotzen ari den pertsonarekiko.

Bainua bukatutakoan, erabilitako aulkia eta txalekoa lixiba beheratuarekin edo material biozida egokiarekin garbituko dira, horretarako ezarritako eremu zikinean.


Helburuak
  • Hondartza egoera berdintsuan gerturatzea mugikortasun mugatua duten pertsonei.
  • Itsas bainuko laguntza erraztea.
  • Bizi kalitatea eta ongizatearen hobekuntzan laguntzea.

Hartu zure hitzordua. T - 617452153

 BanoSinBarreras1200