Espainiako Osasun Mentalaren Konfederazioak sareetan #SaludMentalVsCovid19 kanpaina jarri du abian, Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizateko Ministerioaren laguntzarekin.

Ekimen honen helburua herritarrak covid-19k eragindako isolamendu-aldian osasun mentala zaintzearen garrantziaz kontzientziatzea da, eta alarma-egoerak iraun arte mantentzea aurreikusten da.

Isolamendu-egoerak osasun mentala okertzea eragin dezaketen arrisku-faktoreak ditu, bai biztanleria orokorrarengan, bai osasun mentaleko arazoren bat duten pertsonengan. Horregatik, garrantzitsua da psikologiako profesionalek autozainketei buruz emandako gomendioei jarraitzea.

 

Agifes, Buru Osasun Arazoa duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkartearekin ere karri zaitezke harremanetan. Agifes Gipuzkoa Kutxa Solidarioaren sarearen barruan dago.


SaludMental covid19 eu