Atzegi, adimen desgaitasuna duten pertsonen aldeko Gipuzkoako elkarteak, atzo aurkeztu zuen urteko sentsibilizazio kanpaina (ikusi hemen).

Atzegik, Nire errealitate intelektuala bizi eta mugak hautsi lelopean, irisgarritasun kognitiboaren gaian indarra egin nahi du. Kanpainaren bidez, desgaitasun intelektualaren "betaurrekoak" jartzera gonbidatu nahi dute gizartea eta egunerokoan bizi dituzten zailtasunak hobeto ulertzera.

Maite Peña, Gizarte Politika saileko foru diputatua, Ander Aizpurua, Kutxa Fundazioko zuzendaria, Mitxel Lakuntza, Atzegiko zuzendaria eta Patricia Ayo, Elkartekintza eta Familia Laguntza zerbitzuko arduraduna eta kanpainako koordinatzailea, izan dira kanpainaren nondik norakoak azaldu zituztenak.

Gainera, bertan egon da Mikel, kanpainako protagonista. Bera da bertan erakutsi den bideoko aktoreetako bat. Bideo honek eguneroko bizitzan daukazten zailtasunak erakusten ditu

Ekintza zehatzak egin behar direla esan dute eta aukera aprobetxatu dute irisgarritasun kognitiboaren inguruan hausnarketa egitera gonbita luzatzeko, "pertsona bakoitzak, bere lan edo ingurune pertsonalean aldaketa txikiak egiten baditu, ziur mundu irisgarriagoa eraikiko dugula".


Nire errealitate intelektuala bizi eta mugak hautsi kanpainaren aurkezpena

Atzegi 2019