Passion for Knowledge ikerketa-jaialdiak asteartetik larunbatera zientzia-munduko izarrak elkartuko ditu, Donostia International Physics Center-ek (DIPC) deituta; hau Kutxa Fundazioak sendo lagunduriko zentroa da, gizarte- eta ekonomia-aurrerabidean laguntzeko zientzia funtsezko kultura-jardueratzat baitauka Fundazioak. Programazio trinko eta interesgarrian, bada DBHko eta Batxilergoko ikasleen topaketa bat izar horietako batzuekin Eureka! Zientzia Museoaren esparruan.

Passion for Knowledge 2016 jaialdiaren baitan antolatutako top@DIPC - Zientziarekin Solasean! topaketek, Kutxa Gizarte Ekintzako Eureka! Zientzia Museoaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHUren) laguntza dute, baita DIPCren patronoak diren Telefónica eta EDP naturgas energiaren parte-hartze berezia.

Informazio gehiago HEMEN