Eureka! Zientzia Museoak 15 urte betetzen dituela-eta, dagoeneko bi milioi bisita baino gehiago izan dituelarik, museoko Da Vinci aretoa datorren asteburuan irrati-estudio handi bihurtuko da: bertatik emango da zuzenean RNEren “No es un día cualquiera” irratsaioa, Pepa Fernández kazetari ezagunak zuzendu eta gidatzen duena, berarekin izango direlarik ohiko kolaboratzaileak. 2013an bezalaxe, antzeko ekinbideak arrakasta handia izan baitzuen orduan, irratsaioa zabalik dago nahi duen guztiarentzat.