Urriaren 9tik 11ra Zientzia eta Xakea: Konexio Infinituak topaketa egingo da, DIPCk eta Eureka! Zientzia Museoa-k antolatuta, Gros Xake Taldearen laguntzarekin.

Zer lotura dago xakearen, azken belaunaldiko roboten, alzheimerraren eta neutrinoen artean? Zer eginkizun dute emakumeek xakean? Zer irakats diezagukete milaka urteko jolas honi buruzko literaturak edo argazkiek? Taulako 64 laukietan ikus daiteke zientzia? Eureka! Zientzia Museoan, urriaren 9tik 11ra egingo den Zientzia eta Xakea: Konexio Infinituak topaketan aztertuko diren gogoetetako batzuk dira.

Hiru eguneko ekitaldia, Donostia International Physics Center-ek (DIPC) eta Eureka! Zientzia Museoak antolatua. Museoak xakearen, zientziaren, argazkigintzaren, literaturaren, eta hezkuntzaren munduko gonbidatu ezagunak bilduko ditu, diziplina horien arteko topagune harrigarriei buruz gogoeta egiteko.


Miguel Illescas Maisu Handiarekin hasiko da hitzaldi-erronda. Espainiako txapelduna izan zen zortzi aldiz, eta IBM enpresa estatubatuarrak Deep Blue makina garatzen lan egin zuen informatikoetako bat izan zela kontatuko digu. Makina horrek, 1997an, Gary Kasparov xakeko munduko txapelduna garaitu zuen.

Xakeko beste pertsona famatu batek, Olga Alexandrova, Nazioarteko Maistra eta Emakumezko Maistra Handia, bi aldiz Espainia Femeninoko txapelduna denak, xakeari buruz duen ikuspegi pertsonala azalduko digu. Olgak, 2011ko Espainiako Txapelketa Absolutuan hirugarren postua lortzeak berarentzat zer suposatu zuen partekatuko du ikusleekin; hain zuzen ere, txapelketa horretan, 53 parte-hartzaileko emakume bakarra izan zen, Damako Ganbito estiloan.

Baina ez dira soilik Maisu-Maistra handiak xakeaz gozatu eta etekina ateratzen diotenak. Leontxo García kazetari ezagunak erakutsiko digu xakea hezkuntza-tresna oso ahaltsua eta integratzailea izan daitekeela, eta, besteak beste, lagungarria izan daitekeela garunaren zahartzea eta alzheimerra atzeratzeko.

Zientzia eta xakea hiru aldiz elkartuko dira. Paola Ferrario DIPCko Ikerbasque ikertzaileak, xakearen munduan ikastunak, neutrinoen, medikuntzaren eta xakearen artean egon daitezkeen ustekabeko loturei buruzko hausnarketa egingo du, zientzialari baten ikuspuntutik.

Diego Rasskin biologo eta idazlea, Valentziako Unibertsitateko ikertzailea, xakearen zale amorratua da aspalditik. Hitzaldian, joko honen alderdirik zientifikoena erakutsiko digu, azalduz, adibidez, xakean 10 ber 120 partida posible daudela, eta zifra hau unibertsoko atomo-kopurua baino handiagoa dela.
Rasskinek alde poetikoago bat ere erakutsiko digu, bere azken eleberriaren aurkezpenarekin, “Mundu guztiak, mundua”. Eleberri horrek xakearen sorkuntzaren gesta kontatzen du.
Juan José Gómez-Cadenasek, DIPCko Ikerbasque irakasleak Rasskyren liburua aurkeztuko du. Rasskin Xakearen zalea da, eta zientzia-dibulgazioko zenbait nobela eta liburu idatzi ditu.

Literaturatik artera jauzi gara, zientzia alde batera utzi gabe, David Llada kazetari eta argazkilariaren The Thinkers argazki-erakusketarekin, Nazioarteko Xake Federazioko komunikazio- eta marketin-zuzendaria. Zaleen artean “xakearen argazkilaria” deitzen zaio, eta Lladak xakearen eta zientziaren arteko beste lotura batzuk iradokitzen dizkigu, begirada edo keinu baten bidez adierazten direnak, espresioz betetako aurpegietan. Mundu osoko xake-jokalarien erretratu sorta batean, jenialtasun-, frustrazio- eta pertseberantzia-une errepikaezinak atzematea lortzen du Lladak; xakea pentsamendu zientifikora eta, azken batean, gizakiaren izaerara hurbilduz.

The Thinkers argazki-erakusketa zabalik egongo da Eureka! Zientzia Museoan ekitaldiaren egunean azaroaren 28ra bitarteko asteburu guztietan.

Eta, amaitzeko, xakeko zaleek Illescas Maisu Handiarekin eta Alexandrova Emakumezko Maistra Handiarekin aldi bereko partidetan parte hartu ahal izango dute, baita Bliz Txapelketa batean ere, Gros Xake Taldearekin batera antolatuak.

<< Jarduera-programaren informazio osoa hemen dago.

<< Jarduera guztiak doakoak dira, baina edukierak mugatuak dira; beraz, aldez aurretik izena eman behar da.

<< Saioak zuzenean ikusi ahal izango dira.


2021Zientzia Xakea ConexionesInfinitas