Debekatuta ez ikutzea!

Gaurtik aurrera bere leloa berreskuratzen du Miramonen kokatuta dagoen Eureka! Zientzia Museoak.

Zientziaren dibulgazioan modu dibertigarri batean oinarrituta dagoen baliabide honek, interaktibotasuna berreskuratu du, museoko erakusketa guztiz irekita egongo da, baita simulagailu gela ere. Gainera, espektakulu eta animazioen programazioa berriro ere zabalduko du.

Segurtasunari dagokionez, osasun neurri guztiak hartuta ekingo dio museoak etapa berri honi; moduluen garbiketa, bezeroentzako gel hidroalkoholiko, paperezko eskuohialak, moduluak garbitzeko desinfektatzailea eta, nahi duenarentzat, eskularruak ere izango dituzte.

Moduluen inguruko gunea ondo seinalizatuta egongo da, distantziak mantentzeko, eta maskararen erabilera derrigorrezkoa izango da. Ilaretan itxitako esparruak egongo dira distantziak bermatzeko eta Planetarium eta ikuskizunetan eserlekuen arteko distantzia mantenduko da.

Prentsa-oharra


Eureka Zientzia Museoa 1

Eureka Zientiza Museoa

Eureka Zientzia Museoa 3