Gizakiok mugitzen garen bezala, Espainiako ikerketa-talde batek bakterioek bibratu egiten dutela jakin du, eta, gainera, maiztasun berezi batekin. Berezia, abiadura handian egiten dutelako, segundoko ehunka milioi aldiz.

Bibrazio-maiztasun horri bakterioaren erresonantzia-maiztasun deritzo, eta haren ezaugarriei buruzko funtsezko informazioa ematen du; horri esker, bakterioak nahiko erraz identifika daitezkelarik.

Bakterioen bibrazioa neurtzeko, ikerketa-talde honek gailu optomekanikoak erabili ditu, argiaren bidez desplazamendu oso sotilak neurtzeko gai direnak. Ideia bat izan dezagun, ikerketa honetan erabili duten gailu hau gai da atomo bakar baten tamainatik beherako desplazamenduak neurtzeko; ez dezagun ahaztu, atomo baten tamaina Angstrom batekoa dela, hau da, 10-10 m-koa.

Mikroorganismoen propietate biofisikoak neurtzeko gailu optomekanikoak erabiltzeak, agian, birusak eta bakterioak atzemateko ditugun test-zerrendarekin bat egin dezake etorkizunean, eta, hala, etorkizun handiko alternatiba bat izan dezake.

Bacteria   Bacteria