Garunaren Astea  Eureka! Zientzia Museora itzuliko da martxoaren 14tik 18ra Basque Center On Cognition, Brain and Language (BCBL)-ren eskutik programa bete-betearekin.

Jarduerak egongo dira publiko orokorrarentzat eta ikastetxeentzat.

 

<< Jarduerak publiko orokorrarentzat

Ekitaldi honen xede nagusia garuna, alor konplexua izanik, jendeari modu sinplean helaraztea da.

Horretarako, garunarekin lotutako hainbat diziplinatan aditu direnen mintzaldiak antolatu ditugu: neurozientzia, psikologia kognitibo eta hizkuntzalaritzan adituak. Jorratuko diren gaiak pertzepzioa, memoria, burmuinaren nahasteak eta elebitasuna dira.

 

<< Jarduerak ikastetxeentzat

Martxoaren 16tik 18ra ikastetxeentzako doako jarduerak eskaintzen dira (Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta), euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez; parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da.

Jarduera dibertigarri eta hezigarrien bitartez, gure etorkizuneko zientzialariek garunaren funtzionamendua eta egitura ulertu ahal izango dute. Nola egiten dute lan neuronek? Zein ezberdintasun dago animalien garunen artean? Modu honetan haurrek garunari buruz duten ezagutza probatu ahal izango dute.

 

Informazioa: eurekamuseoa.eus


cerebro