Urtarrilaren 21ean Ilargi-eklipse oso bat gertatuko da eta Euskaditik ikusi ahal izango da.

Ilargi-eklipse osoa gertatzen da Ilargia Eguzkiaren eta Lurraren plano berean kokatzen denean, era horretan Lurrak espazioan proiektatzen duen itzal-zatia zeharkatzen du Ilargiak, eta orduan eklipsatu egiten da.

Ilargia ilundu egiten da eta gorri-laranja kolorea hartzen du batez ere Eguzkiaren izpiak Lurraren atmosferan errefraktatzerakoan desbideratzen direlako eta Ilargira iristen direlako.

Eklipsea begi hutsez ikusi ahal izango da Donostiatik, inolako tresna optikorik edo iragazkirik behar izan gabe, haren behaketa ez baita kaltegarria ikusmenerako. Eguraldia ona bada eta oskarbi badago, eklipsea ia osorik ikusi ahal izango dugu, Ilargia 8:46an ezkutatzen delako eta eklipsea 8:44an amaitzen delako. Ilargia Lurraren itzalean dagoen bitartean, ikusiko dugu gorri eta laranja arteko kolorea izango duela. Horren arrazoia zera da, iluntzeaz gain, Lurraren atmosferak errefraktatzen dituen Eguzkiaren izpiak iristen direla Ilargira. 


EclipseLunar