Guk sortutako hondakin plastikoek itsasoaren kutsaduran duten eraginaz jabetzea da aldi bateko erakusketa honen helburua.

Arazo larri hau modu praktikoan ikusi ahal izateko, egun batean zehar Kantauri itsasoan itsasontzi batek jasotako hondakin plastikoak erakutsiko dira museoan: neumatikoak, arrantza-sareak, eskopeta-kartutxoak, latak, konpresak,belarriak garbitzeko makiltxoak... Hauek eta beste hainbat hondakin gertutik ikusteak seguru ez zaituela epel utziko.

Kartel infografiko batzuk ere egongo dira erakusketan zehar, bisitaria gidatu eta informatzeko.

 

Gure plastikoak itsasoan
Abenduaren 26tik otsailaren 28ra
Lekua: Eureka! Zientzia Museoa
Sarrera behar da

AZTI ikerkuntza zentruaren arteko elkarlanean

Eureka plasticosexpo