Ekologikoki eta ekonomikoki bizitzen laguntzeko ikastaroa datozen astelehen eta asteazkenean izango da Kutxa Ekogunean, eta gutxiagoz hobeto bizitzeko hamar trikimailu proposatuko ditu. Beste ikastaro batek, bi asteartetan (hilaren 18an eta 25ean), gure etxeen osasuna hondatzen duten arazoak aztertuko ditu, eta hori hobetzeko neurri praktikoak erakutsiko ditu. Baita ere Ekogunean, datorren larunbatean, nekazaritza ekologikoari buruzko ikastaro aurreratu batek barazki edo ortuarien premiak erakutsiko ditu, milaka urtetan zehar hautatuak eta hobetuak.

 

Informazioa gehiago HEMEN