Igande honetan, urriak 19a, Bihotz Berdeak ez dira joan naturara, natura ekarri dute beraiengana, konkretuki orrialde zuri batera.


NorArte-ko Vega Asensio eta Maddi Astigarraga ilustratzaile zientifikoekin, ilustrazio zientifikoan trebatu dira. Ilustrazio zientifikoaren artea, zientzia bezain zaharra da eta guztiz beharrezkoa zientziak aurkitutakoa erakutsi eta interpretatzeko.

Ilustratzaile zientifiko batek hainbat arlo jorratzen ditu, bizidunen morfologia ezagutuz gainera, hau nola islatu, ezaugarri berezienak identifikatu eta hauen identifikazioan lagundu ahal diren gakoak nabarmenduz. Horrez gain, poster interpretatibo bat marraz dezake edo prozesu biologiko baten eskema egin edo egitura zelular bati kolorea ipini...

Jakintza honekin eta jasotako ilustratzaile zientifikoaren kit-arekin, hemendik aurrera Bihotz Berdeak presta daude naturara irteten garenean berau koadernoan islatzen.

Irrikatan gaude beraien ilustrazio zientifikoko koadernoa programa amaieran ikusteko.


231119 BihotzBerdeak 2

231119 BihotzBerdeak 4