Baratze Parke Sareak antolatutako III Udako Baratze Ederrenak lehiaketan bozkatzeko ordua iritsi da, 8 finalisten artean baratzerik ederrena hautatzeko alegia.
Baratze Parke Sarean baratzea baduzu, lehiaketa hau zuretzat da.
Beraz, zure botoa behar dugu!
Nola bozkatu
- Zein den hautatu duzun partzela argi edukitzean, sartu zaitez esteka honetan eta bete eskatutako datu guztiak, zure botoa erregistratuta gera dadin.
- Gogoratu pertsona bakoitzak boto bakarra emateko aukera izango duela eta ezingo duela bere baratzea bozkatu.
- Botoak jasotzeko epea: 2022ko irailaren 1etik 30era (biak barne).
Bozkatu dutenen artean 40 €-ko balioa duten bertako produktuen bi saski zozkatuko dira.
Animatu eta bozkatu!