Irailaren 24tik urriaren 3ra arte, ASTEKLIMA, Euskal Klimaren eta Energiaren astea ospatuko da, eta helburua herritarrak ezinbesteko trantsizio energetiko eta klimatikoari buruz kontzientziatu eta mobilizatzea da.

Ekimen honek Euskadin egongo diren berotze globalaren eta trantsizio energetiko eta klimatikoaren aurrean herritarrak mobilizatzeko jarduera-programak biltzen ditu.

Kutxa Ekoguneak bat egiten du ekimenarekin, eta Bihotz Berdeak programa aurkeztuko du.

Bihotz Berdeak programaren helburua Gipuzkoan gazte natura-zale mugimendu bat sortzea da eta baliteke, natura zaletasun honetatik abiatuta, trantsizio energetiko eta klimatikoaren aurrean ekintzaile aktiboak izango diren gazteak atera daitezke.

Irailaren 24ean, Kutxa Ekoguneak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak Bihotz Berdeak ezagutuz ekitaldia egingo dute, hau da, Bihotz Berdeen aurkezpen ekitaldia aitzakiatzat hartuta, Bihotz Berdeak programan interesa duten familiek gazte natura-zaleen programa honen hiru ekintza burutu ahal izango dituzte: orientazioa familian, narrasti eta anfibio bilaketa eta aintzinako euskal lanabesen lanketa.

Hiru jarduera burutuko dira. Adin guztietara egokitutako familia-jarduerak izango dira eta helburua Bihotz Berdeak programa familiengana modu dibertigarri eta talde lanaren bidez hurbiltzea da, hurrengo urterako Bihotz Berdeak programan parte hartzera beraien seme-alaba, familiarteko edo ezagunak animatuz.

 

Bihotz Berdeak ezagutuz. Egitaraua

Irailaren 24ean, ostirala | 16:00-17:00 | Lekua: Kutxa Ekogunea
  • Familiei ongietorria emango zaie eta Bihotz Berdeak programaren aurkezpena egin.
  • Bihotz Berdeak programaren dastamena. Carrousselean, hau da, gune batetik bestera mugituz eta hamarreko taldeetan banatuta natura-jakintzaren hiru arloetako ekintza motzak eta dibertigarriak egingo dira:
    Orientazioa. Puntu batetik beste batera joan behar da denbora jakinean eta galdu gabe. Zer erabiliko duzu?
    Herpetologia. Anfibioak eta narrasti asko daude galzorian. Ezberdintzeko teknikak ezagututa eta beraien bizitokiak identifikatuz errazagoa egingo zaigu haien babestea. Zergatik beldurtu belarjale eta lasaia den suge batekin?
    Etnografia. Aiton-amonaren etxeko tresna batzuk noizkoak diren, nola ekoizten ziren eta zertarako erabili ohi diren jakin nahi? Harrituta geldituko zara!
  • 2021-2022 ikasturteko Bihotz Berdeak taldea ezagutuko duzu, etorkizuneko natur-kontserbatzaileak izango diren gazteak. Programa hobeto ezagutzeko ere antolatzaileekin egoteko aukera hau da.

 

Bihotz Berdeak ezagutuz ekintza doan da; plaza mugatuak dira eta gaurko egoera dela eta guztiz beharrezkoa da aurrez izena ematea.

Izena eman botoia


Bihotz Berdeak2021 2x1