Kutxa Fundazioak Uda Ikastaroarekin elkarlanean, Naturan Hezi Eskola sortu du, naturan murgildu den hezkuntza-komunitatearen formazio eta topagune bihurtzeko helburu duena.

Asmo bikoitz honi erantzuteko, Naturan Hezi Eskolaren baitan, urtero eskaintza anitza izango da, oraingoz: Naturan Hezi online ikastaroa eskainiko da batetik eta Naturan Hezi Topaketak, bestetik.

baso eskola ikastola orereta

Naturan hezi, lore garaian

Naturan Hezi, lore garaian online ikastaroaren hirugarren edizio honetan, naturaren ezagutzan sakondu nahi izan dugu, naturan garatzen den jolasa ulertuz, horretarako zenbait gako eman ditugularik. Hala, hausnarketa-gune bat sortu nahi izan da, naturan hezteak eta hazteak sor ditzakeen erronken inguruan gako batzuk eskaintzeko, besteak beste, naturarekin kontaktuaren garrantzia eta onurak haurtzaroan, biodibertsitatea eta ingurumen ezagutza, natura-ingurunearen kontserbazioa, jolasa naturan eta ikasteko metodologia aktiboak, errespetuzko komunikazioa, naturan hezteko gidalerroak, segurtasun irizpideak eta curriculumaren garapena naturan.

Naturan hezi topaketak

Baina formazioa eskaintzeaz aparte, Naturan Hezi Eskolak eremu berdeetan hezten duen hezkuntza-komunitatearen topagune ere bihurtu nahi du, eta horretarako, urtero Naturan Hezi Topaketak izango dira, gai baten inguruan sakontzeko hizlari adituak ekartzeaz aparte, esperientziak partekatzeko, ikastetxeen artean elkarlana eta sinergiak sortzeko helburuz. Lehen edizio honetan, Naturan hezteak, ikastetxean dakarren eraldaketa pedagogikoa izango da gai nagusia. Izan ere, naturan hezten duten ikastetxeetan, eraldaketa handia ematen da eta eskolako proiektuetan, curriculumean zein hezkuntza-komunitate osoan du eragina honek.

Egun bizi dugun krisi globalak zerikusi handia du klima-larrialdiarekin eta honi aurre egiteko tresnetako bat, hezkuntza bera dugu. Adituek diotenez, klima-larrialdiko edukiak ikasgai batean ala bestean txertatu baino, programa akademiko guztia blaitu behar dute, zeharkatasunetik eta disziplinartekotik landuz, ikasleen bizitzetan inpaktua izan dezaten. “Garapen Jasangarrirako Helburuetarako Hezkuntza” (GIH/ODS) txostenean, Unesco Etxeak dio “esperientzia zuzenak” behar direla, ikasleen arlo emozionala ukitzen dutenak.

Naturan Hezi Eskolaren helburua, beraz, eskolak naturara zabaltzeko grina piztea da, egun bizi ditugun egoerei aurre egiteko irtenbide gisa. Eskola-sistemako eragileengan jasangarritasunarekiko konpromezua indartu nahi dugu eta horretarako, irakasleak naturan hezteko prestatu nahi ditugu eta naturara murgildu diren irakasleen artean komunitatea sortu.

Helburuak
  • Entender los modelos de aprendizaje en la naturaleza como herramientas para hacer frente a las situaciones de pandemia y emergencia climática actuales.
  • Formar al profesorado en pedagogías basadas en el conocimiento de la naturaleza, el juego libre y la escucha activa.
  • Naturalizar el currículo vasco e incrementar la alfabetización sobre naturaleza. Posibilitar que los niños y niñas adquieran a través de la naturaleza todas sus competencias y aumenten su relación con ella.
  • Fomentar la participación activa en la formación de la comunidad y la red.
  • Poner en valor las experiencias de educación en la naturaleza y la transmisión del conocimiento.
  • Reflexionar sobre el impacto de la educación en la naturaleza en la escuela.
  • Dar a conocer experiencias de Educación en la Naturaleza a nivel mundial como fuente de inspiración.
Jarduera nori zuzenduta
  • Unibertsitateko ikasleak, unibertsitarioak ez diren ikasleak, irakasleak, profesionalak, gurasoak, publiko orokorra