Kutxa Ekoguneak udaberriko ikastaro eta tailerren programa bat diseinatu du naturaren babesa areagotzeko, pentsamendu kritikoa garatzeko, eta gaitzeko ideiak, jarrerak, tresnak eta teknikak eskaintzeko.

Programa hau gure ardatz estrategikoekin bat dator, eta arlo hauek hartzen ditu: Artisautza garaikidea, Baratzea eta lorezaintza, Ekologiaren ahotsa, Pedagogia berdea edo Ongizatea eta osasuna.

Ikastaro guztiak parkearen natur ingurunean egingo dira: berdegune bat, gurekin birkonektatzeko. Zuretzako garaia, lagun onekin ikasteko.

 

Lekua: Kutxa Ekogunea
Informazioa eta izenemateak: ekogunea.eus

Programa osoa (pdf-a)

Martxoa

  • Oinarrizko ornitología: hegaztiak identifikatzen | Idoia Fuertes
  • Egitura sortzaileak: zume biziarekin jolasteko espazio bat sortzea | Idoia Cuesta
  • Baratzezaintza ekologikoaren oinarriak | Aitziber Otegi

Apirila

  • Udaberriko sendabelarrak: gibelerako erremedioak | Garbiñe Larrea
  • Lore-artea. Basoko lore eta landare sortak | Idoia Lizeaga
  • Baratzea nire balkoian | Anjel Azpillaga
  • Ehun-artea. Feltroa lantzen | Tytti Thusberg
  • Zeramikaren artisautza. Buztinezko ernamuina egin eta kimuak sukaldatu | Arantza Munita y Olaia Blanco

Maiatza

  • Lore-artea. Bitxigintza loreekin | Idoia Lizeaga
  • Ehun-artea. Estanpazio botanikoa: Orizomegamia | Ane Baztarrika
  • Ehun-artea. Estanpazio botanikoa: Shibori | Ane Baztarrika
  • Akuarela landa-koadernoetan | Juankar Cardesín
  • Beste animaliekin elkar ulertzeko gai al gara? | Eider Otaegi
  • Udaberriko sendabelarrak: intxusaren monografikoa | Garbiñe Larrea

Ekaina

  • Hizkuntza-ekologia: ekologiaren ikuspegitik, euskarak duen garrantzia ulertzeko gakoak | Itsaso Olaizola
  • Saskigintza landare-zuntzekin: ehundurak ehuntzen (I) | Idoia Cuesta
  • Saskigintza landare-zuntzekin: ehundurak ehuntzen (II) | Idoia Cuesta
  • Santa Klara irlako sendabelarrak ezagutzen | Garbiñe Larrea

UdaberrikoIkastaroak2021