Baratzerako lursaila eskuratzeko izen-emate epea ireki da Kutxa Ekoguneko Baratze Parkean.

Kutxa Ekoguneko Baratze Parkean sortzen diren bajak betetzeko helburuarekin itxarote poltsa osatuko da izen-emate hau egin eta ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsonekin.

Izen-emate epea irekita izango da 2020ko maiatzaren 20tik ekainaren 30era bitartean (biak barne).

Kutxa Ekoguneko Baratze Parkea, Gipuzkoako beste 21 parkeekin batera, Baratze Parke Sareko kidea da eta Sarearen helburu nagusia, ekologikoa eta autokontsumorako den baratzezaintza sustatzea eta hedatzea da. Sareko beste Baratze Parke batzuetan ere badira lursail libreak eskuragarri, hala nola, Azpeitia, Beasain, Elgeta, Usurbil eta Zegamako Baratze Parkeetan. Interesatua dagokion Udalarekin jarri behar da harremanetan zuzenean.

 

Kontsultatu HEMEN baldintzak, lursail motak eta prezioak eta izena emateko formularioa


BaratzeParkea KutxaEkogunea