Basoeskola hezkuntza arloko profesionalen eta erakundeen sare batek osaturiko ekimena da, Kutxa Ekogunearen laguntza duena, Haur Hezkuntzan ikuspegi berriak inspiratzen dituena eta ikasteko naturaz baliatzen dena.

Hezkuntza sistema berritzen joatea da asmoa, gizarteari natura gela gisa erabiltzen duen eredu jasangarrian oinarritutako hezkuntza eskainiz.

Urtean zehar, 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzako udalekuak, Lehen Hezkuntzako umeentzako eskolaz kanpoko jarduerak eta helduentzako prestakuntza-jarduerak eskaintzen dituzte, haurrek naturarekin duten lotura indartzeko baliabide ugari eskaintzen dituztenak.

 

Unibertsitateko Goi-mailako programa Basoeskola metodologian

Unibertsitateko Goi-mailako programa Basoeskola metodologian eskaintzen dute zenbait lekutan, aire zabaleko hezkuntza-ereduan interesa duten pertsonei, hezkuntza eta/edo Ingurumen arloetako profesional eta ikasleei, gurasoei etabarri zuzenduta.

 

  • Unibertsitateko Goi-mailako programa Basoeskola metodologian, Donostian
  • 2020ko otsailetik ekainera
  • Lekua: Ulia Interpretazio-Zentroa eta Kutxa Ekogunea
  • Informazioa gehiago HEMEN

Basoeskola haurrak