Euskararen Ginkana euskaraz eta euskararekin jolasean aritzeko lehiaketa da, Kutxa Ekoguneak sustatutakoa Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean.

Hastear da, eta lehenengo aldiz, Debabarreneko Euskararen Ginkana Deba, Eibar, Elgoibar, Mutriku eta Soraluze herrietan.

Parte-hartzea taldeka burutzen da. Debabarreneko Euskararen Ginkanan aipatutako herrietako ikastetxeetako DBH4ko ikasleek hartuko dute parte, 4-pertsonetako taldeak osatuta.

Lehen fasean internet bidezko 4 proba burutu beharko dituzte taldeek eta lau talde onenak pasako dira aurrez-aurreko finala jokatzera, Eibarko Coliseoan, abenduaren 4an. Guztira, 1.200 € banatuko dira saritan.

Izen-emate epea urriaren 22a bitartean dago zabalik.

Informazioa eta izenemateak: www.euskararenginkana.eus.


EuskararenGinkana Debabarrena kartela