Kutxa Ekoguneako Furgobaratzak laguntza eta aholkularitza ematen die Gipuzkoako baratze-sareko erabiltzaileei, eta urrian bere bidea jarraitzen du.

Urria neguko baratza prestatzen hasteko garaia da eta Furgobaratza bisitarekin batera Baratze Parke desberdinetan, neguko baratza prestatzeko landare exotikoak izango dira eskuragarri tailarrarekin batera. Neguan baratza udan bezain polita eduki ahal izateko orain landatu daitezkeen barazkiak zeintzuk diren ikasiko dugu… betikoak eta baita exotikoak eta berriak ere; horrela, neguan ere gure barazkiekin entsalada ederrak jango ditugu!

Tailer hauetan parte hartzeko ez da izenik eman behar eta irekiak dira. Animatu, zain gaituzue!

 

  • Urriak 1, asteartea | Ikaztegieta (+ tailerra) | 18:00-19:30
  • Urriak 2, asteazkena | Beasain (+ tailerra) | 18:00-19:30
  • Urriak 3, osteguna | Ordizia (+ tailerra) | 18:00-19:30
  • Urrriak 7, astelehena | Azpetitia (+ tailerra) | Otzaka: 17:00-18:15 | Izarraitzpe: 18:15-19:30
  • Urriak 8, asteartea | Irun (+ tailerra) | 18:00-20:00
  • Urriak 10, osteguna | Kutxa Ekogunea (+ tailerra) | 18:00-20:00
  • Urriak 14, astelehena | Tolosa (+ tailerra) | 18:00-19:30
  • Urriak 15, asteartea | Urnieta | 18:00-19:30

 

Kontsultatu HEMEN noiz joango den Furgobaratza zure herrira

 

 Furgobaratza Ekogunea