Baratze Parke Sareak, Gipuzkoako baratze ekologikoen parke-sareak, baratzezaintza ekologikoa eta autokontsumoa sustatzea du helburu, eta aurrerantzean beste bi parke ditu: Zumarraga eta Legorretakoa.

Zumarragako Baratze Parkea Urtubia auzoan dago; guztira 17.250 m2 ditu, 45 lur-zati eta bi baratze-alor mugikortasun murriztuko jendearentzat.

Legorretako Baratze Parkea, berriz, San Migel auzoan dago, eta 18 lur-zati ditu.

Eta gogorarazten dizugu ekainaren 30era arte izena emateko epea zabalik dagoela Kutxa Ekogunearen Baratze Parkean lur-zatiak eskatzeko (argibide gehiago hemen).


LegorretaBaratzeParkea 5

Legorretako Baratze Parkea