Kutxa Fundazioak bere bi erakusketa-aretoen programazioa aurkezten du: Kubo Kutxa aretoa, programazioaren ardatz arte plastikoak dituena, bereziki XX. mendearen hasieratik gaur egunera arteko denbora-tartean; eta Kutxa Kultur Artegunea, argazki-proiektuen erakusketara bideratua.

Prentsa-oharra


Kubo Kutxa aretoa


MARINA NÚÑEZ. AZALIK GABE
Komisarioa: Susana Blas Brunel
2021eko urtarrilaren 28tik apirilaren 25era

Marina Núñezek Kubo Kutxarentzat propio sortutako Azalik gabe erakusketak haren oraintsuko lanen aukeraketa bat aurkezten du, nortasun malguak eta ingurunearekin enpatikoak proiektatzen dituztenak, non muga fisiko eta psikologikoak diluitu edo bikoiztu egiten diren parte diren agertoki edo paisaietan.

Azalik gabe identitateaz, mugaren ideiaz, eta konektatu, mugagabe, ireki, bigun eta metamorfikoaren eta hertsatu, estereotipatu eta kontrolatuaren arteko elkarrizketa ia beti deserosoaz mintzo da. Eraldatzen ari den eta "suntsitzeko bidean" dagoen ingurune baten oroitzapenak, gaur egun gai teoriko izatetik premiazko arazo izatera igaro direnak, ingurumen-krisiak eragindako berehalako hondamendiaren ebidentziengatik.

 

MARINA NUÑEZ. Fotograma de Quietas 2021


AMONDARAIN. IRUDIAK ASTINTZEA. 1988-2020
Komisarioa: Francisco Javier San Martín
2021eko maiatzaren 21etik irailaren 26ra

Irudiak astintzea Jose Ramon Amondarainek (Donostia, 1964) hiru hamarkada baino gehiagoz egindako lana sakonki errepasatzen duen atzera begirako lehen erakusketa da. Eskulturan ardaztuta dago, artistaren lanaren alderdi bat, zaleek eta ikusleek haren lanarekin gutxiago lotzen dutena -margolanengatik ezagutzen baitute bereziki-, baina bere lantegian beti presente egon dena eta bere erakusketa guztietan erakutsi ohi dena.

Erakusketa honek artista donostiarraren sormen-etapa ia guztiak zeharkatzen ditu eskulturaren alorrean, bere hainbat serie eta pieza esanguratsuenetatik aukeratutako erakusgarriekin.

 

JOSÉ RAMÓN AMONDARAIN II


Kutxa Kultur Artegunea


BLACK LIGHT. MARGARET WATKINS
Komisarioa: Anne Morin (Dichroma Photography)
2021eko martxoaren 5etik maiaztaren 30era

Erakusketa honek Margaret Watkins-ek (Ontario 1884-Glasgow, 1969) 1919 eta 1938 bitartean egindako 144 argazki biltzen ditu.

 

MARGARET WATKINS. The Kitchen Sink c.1919


IRUDI SEKUENTZIATUA
Komisarioak: Tamara García Iglesias eta María Laura Rosa
2021eko ekainaren 17tik urriaren 12ra

Erakusketa honek Argentinako emakumeek beren historiako bi une erabakigarritan egindako argazki-lanari begirada bat ematea proposatzen du, batez ere argazkilari horiek emakumeen eskubideen aldarrikapenean izan zuten zereginari dagokionez.

 

LA IMAGEN SECUENCIADA. Anne Marie Heinrich la Mano de Eva 1953


BEGO ANTÓN
Komisarioa: Érika Goyarrola
2021eko urriaren 29tik 2022ko otsailaren 13ra

Bego Antonek errealitatearen eta fikzioaren artean erdibidean dagoen ibilbide bat aurkezten du, ezkutuko errealitateak edo oso ezagunak ez diren errealitateak erakusten dituzten lan batzuekin. Kultura herrikoia, tradizionala zein garaikidea, Antonek mirespenez eta errespetuz jasotzen edo birsortzen dituen istorio liluragarrien protagonista da. Apartekoarekiko lilura horren ondorioz, gizakiak, magikotik, fantasiatik eta ezohikotik, naturarekin eta animaliekin duen harremana egituratzeko moduei buruzko obra bat eratzen du.

 

BEGO ANTON. ChaChaCha