Kubo-kutxa aretoko azkeneko erakusketak, Arrazoiaren ametsa. Goyaren itzala arte garaikidean, Goyaren obrak gaur egungo artean oraindik duen eragin handiaren berri eman nahi zuen, 1960-2019 urteen bitartean 54 artistek eginiko 83 piezen bidez.

Goyaren obra (1746-1828) batetik, bere garaiaren erakusgarri da, Argien Mende hura, non arrazoiak ez baitzuen deus ziurtatzen; eta bestetik, artistak desberdintasun eta bidegabekeriaren aurrean edo garaiko gerren aurrean hartutako desilusio handiaren erakusgarri ere bada.

Erakusketa ikusterik izan ez duten guztientzat eta esperientzia errepikatu nahi dutenentzat erakusketaren bideo bat eta argazkiak.

Gainera, Kubo-kutxa erakusketaren gida eduki gehiagorekin eskaintzen digu, etxetik sakondu nahi izanez gero.

 


ozio_gallery_nano