2019. urtean 200 urte bete ziren Francisco de Goya y Lucientes (1746-1828) Margolan Beltzak margotzen hasi zenetik Quinta del Sordo finkaren bi aretotan. Margolan horiek Prado Museoan ikus daitezke gaur egun.

Efemeride horren harira, Kubo-kutxa aretoan urtarrilaren 24tik apirilaren 12raino ikusgai dagoen Arrazoiaren ametsa. Goyaren itzala arte garaikidean erakusketaren bidez, Goyaren obrak gaur egungo artean oraindik duen eragin handiaren berri eman nahi dugu, Zaragozako Museoan 2008an antolatutako Goya eta arte modernoa erakusketaren urratsei jarraituta. Erakusketa Fernán Gómez Centro Cultural de la Villa-k (Madril) eta La Fábrica-k ekoitzi dute.

Goyaren obra, batetik, bere garaiaren erakusgarri da, Argien Mende hura, non arrazoiak ez baitzuen deus ziurtatzen; eta bestetik, artistak desberdintasun eta bidegabekeriaren aurrean edo garaiko gerren aurrean hartutako desilusio handiaren erakusgarri ere bada. Francisco de Goya margolari iraultzaile bat izan zen, edukian eta forman, eta mendebaldeko kontzientzia suspertu zuen boterearen eta gerraren arteko harremanari dagokionez –ordura arte guduen eszenak eta eskulturak boterea irudikatzeko elementu gisa eta propagandako arte gisa erabili zituzten–; era berean, hainbat gai barneratu zituen artean: subjektibotasuna, groteskotasuna, indarkeria, malformazioa, eromena, ametsa…André Malraux-ek zioen moduan, Goyarekin “margolaritza modernoa hasten dela” esan daiteke.

Goya ondoren, artista askok landu dituzte horrelako gaiak, beraien testuinguru sozio-politikoan txertatuta. Valeriano Bozal-en arabera, Goya “arte modernoaren ikonoa da, eta haren itzal luzea ondorengo artean proiektatu da”. Eta erakusketa honek, hain zuzen, itzal luze horretan arakatzen du, 1960-2019 urteen bitartean 54 artistek eginiko 83 piezen bidez.

 

  • Datak: 2020ko urtarrilaren 24tik apirilaren 12ra
  • Ordutegia:
    Asteartetik igandera: 11:30-13:30 eta 17:00-21:00
  • Komisarioa: Oliva María Rubio
  • Sarrera librea

  • Aurkezpena medioetara: urtarrilak 23a, osteguna. Ikusi prentsa-deialdia | Prentsa-oharra
  • Inaugurazioa: urtarrilak 23a, osteguna, 19:00etan, gonbidapenarekin
  • Jarduerak: bisita gidatuak, familientzako tailerrak, hitzaldiak, proiekzioak, etab.

  • Erakusketa Fernán Gómez Centro Cultural de la Villa-k (Madril) eta La Fábrica-k ekoitzi dute.


Kubo-kutxa

Zurriola, 1. 20002 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 251925  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.  www.sala-kubo-aretoa.eus{/lang}


Goya Arrazoairen ametsa interior3x1