Kubo-kutxak José Ramón Anda eskultorearen atzera begirako erakusketa jasotzen du, abuztuaren 25era arte irekita egongo dena.

Jose Ramon Anda Goikoetxearen (Bakaiku, Nafarroa,1949) obra euskal eskultura garaikide sendo eta ospetsuari egindako ekarpen berezia da. Bere hastapenetatik Anda hainbat materialetan landutako obren unibertso pertsonal bat sortuz joan zen, marmolean, brontzean eta batez ere zurean, honekin garatzen dituelarik jakintza tekniko, formal eta espazialik onenak.

Lantegi erakusketak, kubo-kutxa aretoan, Andaren lan-lekua adierazten du, bere tailerra, leku argitsua, prozesuan dauden egitasmoz betea, eta bertan hartzen dute zentzua bere askotariko sortze-lanek, eta bertan egiten du, nekagaitz, bere arte-ekoizpena. Bere jaioterrian kokatua, zurari loturiko lan-oroimen bat, familia-tradiziokoa, metatzen du, gainera.

 

Komisarioa: Javier Balda

  • Kubo-kutxa (Zurriola, 1. 20002 Donostia / San Sebastián)
  • 2019ko maiatzaren 24tik abuztuaren 25era
  • Asteartetik ostiralera: 11:30-13:30 y 17:00-21:00 | asteburuak eta jaiegunak: 11:30-21:00
  • Familientzako tailerrak eta doako bisita gidatuak larunbatetan, hitzaldiak, etab.
  • Sarrera librea

Lantegi. José Ramón Anda:  info +


Kubo kutxa.Lantegi Anda

 El artista en la inauguración de la exposición