2015eko Argazkilaritza Sari Nazionalaren irabazleak, Juan Manuel Castro Prietok, memoriaren berreraikuntzaren gaineko gogoeta egitera gonbidatzen gaitu, berak Cespedosa de Tormesi buruz dituen oroitzapenen bidez.

Cespedosa de Tormes, erakusketaren ardatza, Salamancako probintziako bostehun bat biztanleko herri txiki bat da, egilearen gurasoen jaioterri eta bizitoki, hiriburura lekualdatu ziren arte, non jaio zen Juan Manuel. Argazkilariaren bizi-inguruneko erreferentziazko lekua da Cespedosa.

Sei ataletan taldekatutako 184 argazkiren eta 2 bideo osagarriren bidez, Castro Prietok deskribapen hutsetik harago doan Cespedosa bat aurkezten digu, ohiko dokumentalismotik harago doana eta egilearentzat leku magiko gisa jarduten duena, bertan askatu egiten baititu bere ametsak eta sormenezko irrikak.

 

  • Cespedosa. Juan Manuel Castro Prieto
  • 2018ko apirilaren 13tik uztailaren 1era
  • Asteartetik igandera: 11:30-13:30 // 17:00-21:00. Sarrera librea
  • Komisarioa: Chema Conesa
  • Familientzako tailerrak eta doako bisita gidatuak igandeetan

Kutxa Kultur Artegunea

Andre zigarrogileak plaza, 1 (Tabakalera). 20012 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 25 19 37  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. ¦ kutxakulturartegunea.eus


Artegunea Cespedosa artista   Artegunea Cespedosa2