Oraindik aukera duzu "Berenice Abbott. Topografiak" erakusketa ikusteko.

Berenice Abbott XX. mendeko argazkilaririk garrantzitsuenetako bat da, eta artista eta bere lana ezagutzeko aukera paregabea den erakusketa honek dagoeneko 25.000 ikusle baino gehiago izan ditu.

Ez utzi ikusi gabe!


Topografiak Berenice Abbott estatubatuar argazkilariaren obra ikonikoaren berri emango digu, 1926 eta 1961 artean egindako 82 obraren bitartez.

Erakusketak, diChroma photographyrekin elkarlanean antolatutakoa, aukera ezin hobea ematen du begirada adimenduneko eta bizimodu zirraragarriko argazkilari honen obra bertatik bertara ezagutzeko.

Erakusketa kronologikoki ikus daiteke: hasieran, bere inguruko pertsona –eta pertsonaia- intelektualen erretratuak; ondoren, XX. mendearen erdialdeko hamarkadetan New York hirian eta Estatu Batuetako beste hiri batzuetan izandako aldaketak biltzen dituzten hiri paisaien argazkiak; eta, amaitzeko, jardun harrigarri eta moderno bat, hots, argazkilaritza zientifikoa, egiazki liluragarriak eta edertasun plastiko handikoak diren emaitzak lortuta.
 

  • Berenice Abbott. Topografiak
  • 2018ko martxoaren 25 arte
  • Asteartetik igandera: 11:30-13:30 // 17:00-21:00. Sarrera librea
  • Komisarioa: Anne Morin
  • Doako bisita gidatuak igandeetan 18:30ean euskaraz eta 19:30ean gaztelaniaz.
    Erreserbak telefonoz 943251937 edo posta elektronikoz Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
 
Kutxa Kultur Artegunea

Andre zigarrogileak plaza, 1 (Tabakalera). 20012 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 25 19 25  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. ¦ kutxakulturartegunea.eus


 Artegunea BereniceAbbott banner