Motelas

23 Otsaila 2024 20:00 – 21:00


59. Jazzaldian joko duten tokiko taldeak hautatzekoa kontzertua.

Donostiako laukote hau 2020aren hasieran sortu zen, eta esperientzia zabala duten musikariek osatua da. Aurretik, guztiek parte hartu dute proiekzio handiko eta hainbat estilotako taldetan, betiere bluesaren, americanaren eta rock tradizionalaren eraginpean.

Soinu oinarri sendoak eta lerro harmoniko eta testura ezagunak darizkien konposizioak, zuzeneko gitarretan eta erritmo lerro irmoetan oinarritutako musika maite dutenentzat.

Beren lehen albuma, Sunset Tapes (2022), hartualdi batean grabatu zuten, Aitor Carrasquedoren estudio mugikorrarekin; zuzeneko grabazioa, oso zaindua. Rainbow Tapes (2023) bigarren diskoak grabazio formula bera errepikatu du. Emaitza poesiaz eta gitarrez betetako lan bat da, disko organiko eta guztiz amerikarra; baina arrasto berezi batekin, ordea, musika horren esentzia integratzeko, ia beti, bide nagusiak saihestu egin behar direla ulertzen duen talde batena.

Taldeko musikariak:

  • Fernando Calvo (gitarrak)
  • Alberto Bosch (baxua, ahotsak)
  • Iñigo Elena (ahotsa)
  • Adrián Viñas (bateria)

 

2024ko otsailaren 23a, ostirala | 20:00
Lekua: Kutxa Fundazioa Kluba. Tabakalera (1. solairua). Donostia 

Sarrera aurreratua: 3 € 
(ikuskizunaren bezperako 24:00ak arte). Sarrerak erosi

Sarrera leihatilan: 5 € (Ikuskizunaren egun berean, prezioa leihatilatzat hartuko da).
Leihatila: Tabakalerako informazio puntuan online salmentan agortu ez badira.
Ordutegia: asteartetik ostegunetara: 10:00 > 19:00; ostiralean: 10:00 > 20:00; larunbatean: 11:00 >20:00; igande eta jaiegunetan: 11:00 >19:00

Motelas 1