Lúa Ribeira. Zeruratzea

Osteguna, 16 Martxoa 2023 11:00

 

Datorren ostegunean Zeruratzea erakusketa aurkeztuko da, Lúa Ribeira (As Pontes, Galizia, 1986) argazkilariak 2016. eta 2020. urteen artean garatutako bost serie biltzen dituen proiektua: Subida al cielo [Zeruratzea], Aristócratas [Aristokratak], Las visiones [Ikuskariak], La Jungla eta Los afortunados [Zorionekoak], eta artistaren lanari buruz orain arte egindako erakusketarik osoena eta zabalena izango dena.

Erakusketa 2023ko martxoaren 17tik uztailaren 2ra arte izango da ikusgai, Kutxa Kulur Artegunean (Tabakalera eraikina). 

 

Aurkezpena: 2023ko martxoaren 16a, osteguna | 11:00
Lekua: Ruiz Balerdi aretoa (Tabakalera, 4. solairua). Donostia/San Sebastián

Partaideak
Ane Abalde, Kutxa Fundazioko Arte eta Ondareko zuzendaria
Sonia Berger, erakusketaren komisarioa
Lúa Ribeira, artista

Prentsa-deialdia ikusi

1010x400px EUSK CAST b