Bizitza Zientifikoen 11. Topaketa

17 Urria 2022 09:15 – 24 Urria 2022 13:00


Eureka! Zientzia Museoak berriro heldu dio Bizitza Zientifikoen 11. Topaketa izeneko ekimenari, zientziaren esparruan lan egiten duten ikasle eta langileen arteko topaketari, alegia. DBHko 4. mailako eta Batxilergoko ikasleei zuzendua dago jarduera, eta ikasleen, irakasleen eta Zientziarekin, Teknologiarekin eta Ikerketarekin zerikusia duten esparruetan lan egiten duten profesionalen arteko topaleku izatea du xede.

Horrela, ikasleak sentsibilizatu nahi ditugu zientziara eta ikerketara benetan hurbilduta, ikasketak bukatutakoan dauden lan-aukeren eta irteeren sorta handia ikasleei azaldu nahi diegu, eta bokazio zientifikoak sustatu nahi ditugu.

Horretarako, zientzia eta teknologia arlo desberdinetako profesionalekin zuzenean hitz egin, galdetu eta trukatzeko espazioa sortu nahi da. Horrela, Zientziarekin erlazionatutako ikasketak buruan dituzten ikasleek etorkizuneko lan-aukerak ezagutu ditzakete, zenbait azterketa ikasteari buruz galderak egin, aurki ditzaketen zailtasunak antzeman eta abar.

 

Jardunaldiak
  • 2022ko urriak 17, astelehena
  • 2022ko urriak 24, astelehena

Ordutegia

  • 9:15-13:00
Lekua: Eureka! Zientzia Museoa

Eureka! Zientzia Museoa

Mikeletegi Pasealekua, 43-45. 20009 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 012 478  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.  ¦  www.eurekamuseoa.eus

Eureka vidascientificas jpg 1   Eureka vidascientificas jpg 2   Eureka vidascientificas jpg 4   Eureka vidascientificas jpg 5