Lierni Irizarren 'Las palabras que me soñaron' liburuaren aurkezpena

Ostirala, 30 Iraila 2022 19:30

 

Ez da erraza Lierni Irizarren bosgarren liburu hau genero jakin batean sailkatzea, autorearen zazpi amets hartzen dituzten elementu desberdinez egina baitago.

Ametsen mundua beti izan da misterio- eta errebelazio-eremu bat gizakiarentzat, eta psikoanalisiarentzat, Freud-en hitzez, inkontzientearen eraketa bat. Liburu honen ibilbidea gidatzen duten ametsek hitz hutsak dira, irudirik gabeak, arazo teorikoak eta biografikoak zeharkatzeko aukera ematen diguten esaldi amestuak, eta pentsa eta esan dezakegun horretara eta ez dagoenera hurbiltzen gaituztenak.

Horretarako, Lierni Irizarrek, bere idazketan ohikoa den bezala, hainbat iturritara jotzen du, hala literaturara nola poesiara, filosofiara eta psikoanalisira.

 

2022ko irailaren 30a, ostirala | 19:30
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia / San Sebastián
Hizkuntza: gaztelania
Sarrera librea aforoa bete arte

Aurkezpena zuzenean jarraitu ahal izango da youtuberen bidez

Partehartzaileak
  • Lierni Irizar, liburuaren egilea.
  • Arnoldo Liberman, medikua, psikoanalista, idazlea, poeta. Argentinan jaioa, Madrilen bizi da duela berrogei urte baino gehiago. Hainbat lan, poema-liburu eta saiakera argitaratu ditu, eta hainbat hizkuntzatara itzuli dira.
  • Liana Velado, medikua, psikoanalista, Psikoanalisiaren Lakaniar Eskolako eta Psikoanalisiaren Munduko Elkarteko psikoanalista-kidea. Coruñan egiten du lan, eta Psikoanalisi eta Medikuntza Sareko koordinatzailea da.
  • Aurkezlea eta moderatzailea: Maribel Aranjuelo, psikoanalisiaren Lakaniar Eskolako eta Psikoanalisiaren Munduko Elkarteko psikoanalista-kidea.
Eira eta Victor Villaren musikaren laguntzarekin.

Ezkerretik eskuinera: Lierni Irizar, Arnoldo Liberman, Liana Velado, Maribel Aranjuelo
lierni irizar 250x250   Foto Arnoldo Liberman 250x250   Foto Liana Velado 250x250   foto Maribel Aranjuelo 250x250


PORTADA LAS PALABRAS