Kike Arza 4et

Osteguna, 15 Iraila 2022 20:00


Kutxa Kultur, Musikene eta Jazzaldiaren arteko kontzertua.

Baxu elektrikoaren fusioan oinarrituta eta Guillermo Klein-ek, konposatzaile argentinar bikainak, garatutako “galbahe” eta “gako” kontzeptuen inguruko ikerketa sakon baten ondorio da proiektu hau, baita partehartzen duten musikari handien meritua ere. Laukote osoak, akorde soil batetan diziplina teknikoa, sentiberatasun delikatua eta gozamen jostalaria uztartzeko erakusten duen gaitasuna izugarria baita. Klein-ek asmatutako “galbahe” eta “gako” horiek, erritmoen gainezartzearen bidez doitasun matematiko ikaragarriz landutako egitura konplexuetan eta eraikuntza armoniko barrokoetan oinarritzen dira. Haiei esker, denboraren pertzepzio malgua eragiten dute entzulearengan.

Kike Arza 4et-a kontzeptu horiek ditu hizpide eta erreminta, baina bere helburua ez da lotura horren erakustaldi huts bat egitea. Kikeren konposizioen dotorezia oroitarazlea eta doinuen argitasun ederra erabat hunkigarria baita. Giro zinematografikoak dakartza gogora. Soinu banda txikien modura, noizbait, agian ametsetan, ikusi izan ditugun edota benetan jazo bailiran irudikatu ditugun filmentzako soinu aproposak dirudite bere piezek. Dena gainezarri eta nahasten da, segundo bakar batean, abesti batetan, bizitza oso batetan.

 

  • Satxa Soriazu, pianoa
  • Adrián Fernández, gitarra
  • Daniel Lizarraga, bateria
  • Kike Arza, baxu elektrikoa

 

2022ko irailaren 15a, osteguna | 20:00
Lekua: Kutxa Kultur. Tabakalera (4. solairua). Donostia / San Sebastián

Sarrera aldez aurretik: 3 € 
(ikuskizunaren bezperako 24:00ak arte). Sarrerak erosi

Sarrera leihatilan: 5 €
(Ikuskizunaren egun berean, prezioa leihatilatzat hartuko da).
Leihatila: Tabakalerako informazio puntuan online salmentan agortu ez badira.
Ordutegia: astelehenetik ostegunetara: 10:00 > 19:00; ostiralean: 10:00 > 20:00; larunbatean: 11:00 >20:00; igande eta jaiegunetan: 11:00 >19:00

Jarduera hau Kutxa Kultur Gauak programazioaren parte da. Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta tokiko proposamenekin. Kutxa Kultur-en eskutik magia eta talentuz beteriko programa batekin gozatu nahi dutenei zuzendutako proposamena da Kutxa Kultur Gauak.


Kike Arza 4tet

GAUAK 2020 940x300