Mikel Moreno

Larunbata, 17 Iraila 2022 20:00


Mikel Morenok (Andoain, 1982), Kauta taldeko sortzailea, musikagile nagusia eta ekoizlea, gaztetatik musika munduan jardun du. Haurtzaroan trikitixarekin hasi zen eta nerabezaroan kitarra elektrikoari eta kantatzeari ekin zion. Kauta taldearen sorreratik (2001), maketa bat eta 4 diska plazaratu ditu: Maketa( 2003), Izan zaitez zu (2004), Biluzik (2006), Isladak (2008) eta Agerre (2013). 2008 eta 2013 urteen artean, beste proiektu paralelo bat sortzen du (ez argitaratua), eta soinu eta instrumentu desberdinekin esperimentatzen du.

Azken 20 urte hauetan, Euskal Herriko ekoizle esanguratsuenekin batera lan egin du (Kaki Arkarazo, Haritz Harreguy, Jean Phocas), baita indie/punk rock erreferente diren ekoizle Katalanekin ere (Santi Garcia, Txosse), kontzertu ugari eskaini ditu eta Euskal Herriko nahiz estatuko hainbat talderekin elkarrekin lan eginez.

2021. urtean bere bakarkako lehenengo diska kaleratzen du, hausnarketa jardunaldi luze, esperimentazio, barne sentimenduen sakonketa eta bizipenen ondorio. Horretarako, Gaztain estudioetara joan da, Eñaut Gaztañagarekin (Grises). Eñautekin berarekin eta bere konfidantzazko musikariekin batera, azken hilabeteetan sortu dituen kontzeptu musikalak eratu ditu, beti ere abesti bakoitzari dagokion pisu emozionala, eta enpatiaz hornitzeko helburu eta erronkarekin.

Bere lehen diskoa bost musikarien soinuaz osatzen bada ere, formatu ezberdinetan biratzeko asmoa du areto ezberdinei dagozkien atmosferei egokitzeko asmoz.

Gaur Kutxa Kultur Gauak-era dator, bakarlari, bere ahots eta kitarrarekin formatu intimoenean.

 

2022ko irailaren 17a, larunbata | 20:00
Lekua: Kutxa Kultur. Tabakalera (4. solairua). Donostia / San Sebastián

Sarrera aldez aurretik: 3 €
. Sarrerak erosi

Sarrera leihatilan: 5 €
 (Tabakalerako informazio puntuan (1. solairua) hasi baino ordubete lehenago), Online salmentan agortu ez badira.
Ordutegia: astelehenetik ostegunetara: 10:00 > 19:00; ostiralean: 10:00 > 20:00; larunbatean: 11:00 >20:00; igande eta jaiegunetan: 11:00 >19:00

Jarduera hau Kutxa Kultur Gauak programazioaren parte da. Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta tokiko proposamenekin. Kutxa Kultur-en eskutik magia eta talentuz beteriko programa batekin gozatu nahi dutenei zuzendutako proposamena da Kutxa Kultur Gauak.


GAUAK 2020 940x300