Fantasiazko goi-mailako joskintzako teknikak (ikastaro aurreratua) | Javier Martín

18 Uztaila 2022 10:00 – 22 Uztaila 2022 18:00


Modaren sektore profesionalean bikaintasuna eta ezagutza tekniko handiagoa sustatzeko xedez, Museoak, lehen deialdiaren harreraren ostean, Balenciaga Etxeko fantasiazko tailerretan erabilitako metodo zehatzetan sakontzeko ikastaroaren bigarren edizioa aurkezten du.

Prestakuntzak bost egun iraungo du, eta barne hartuko ditu josteko eta lisatzeko tekniken erakustaldiak. Parte-hartzaileek horietan gaitasun praktikoak lor ditzaten, soineko baten osagai jakin batzuk egiteari ekingo zaio. Hain zuzen ere, uhalik gabeko gorputza, bies erako begizta batez errematatua, arreta berezia jarriz barruko kortseletaren egiturari eta fantasiazko tailerren berezko itxitura- eta erremate-teknika guztiei, hala nola frunzeak egitea, eta organtzak, guatinak eta itxiturak jartzea.

Irakaslea: Javier Martín

 

Datak: 2022ko uztailaren 18tik 22ra
10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara. Guztira, 35 orduko jarduera.

Hizkuntza: gaztelania
Laguntzailea: Kutxa Kultur Moda
Informazio gehiago eta izen-emateak:www.cristobalbalenciagamuseoa.com

220718 Balenciaga