'La paz y otras lunas'

Larunbata, 09 Uztaila 2022 20:00


LA PAZ (greko zaharrean, Εἰρήνη) moldatzea, Aristofanes dramaturgo grekoak idatzi eta ekoitzitako komedia.

Sinopsia. Trigeo Atenasko nekazari bat nekatuta dago gerrarekin eta hainbeste behar eta sufrimendu egotearekin. Bidaia luze bat egin du Olinporaino, Aresek, gerraren jainkoak, bahitutako Bakea erreskatatzeko asmoz. Obra irudikatzen duten komedianteek beren historiaren bertsioa sortzen dute, Aristofanesen gertaerez kexatuz. Bi mundu paralelo satira honentzat.

KonpainiaEzezagunok – Los y las desconocidas antzerki elkartea irabazi asmorik gabeko antzerki elkartea da, 2008an sortua. Bere jardueraren helburua da antzerki-prestakuntza ematea eta adimen-urritasuna duten aktoreekin antzerki-muntaiak jendaurrean erakustea. Halaber, antzerkiaren dinamiken bidez, eguneroko bizitzan erabilgarriak diren tresnak eskainiko dizkie parte-hartzaileei.

Antzezleak. Mikel Fiz, Naiara Oronoz, Rafa Benitez, Mª Ángeles Fernández, Haritz García, Aritz Hernández, Miguel Kubat, Sergio Berne, Joserra Pérez, Jon Cavero, Igone Urkaregi, Jon Roncero, Markel Mariezkurrena, Javier Santano, Marta Oronoz, Amaia Fernández, June De la Fuente, Marina Aguirre, Connie Vidal, Yessica Mateos, Rebeca Lorenzo, Aitor Asensio eta Koldo Iñarra.

  • Moldaketa: Miren Etxeberria, Ana Pérez eta Luisma Moreno
  • Laguntzailea: Juantxo Quiroga
  • Irudia eta soinua: Luisma Moreno
  • Argiztapenaren diseinua: Rober Cebada
  • Argi teknikaria: Javi Molina
  • Laguntzaile teknikoa: Irudi-Ots
  • Diseinu grafikoa eta bideoa: Jaime Razkin Emotiza
  • Zuzendaritza: Miren Etxeberria, Ana Pérez eta Luisma Moreno

 

2022ko uztailaren 9a, larunbata | 20:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba. Tabakalera (1. solairua). Donostia / San Sebastián
Hizkuntza: gaztelania

Sarrera aldez aurretik: 3 € 
(ikuskizunaren bezperako 24:00ak arte). Sarrerak erosi

Sarrera leihatilan: 5 € (
Ikuskizunaren egun berean, prezioa leihatilatzat hartuko da).
Leihatila: Tabakalerako informazio puntuan online salmentan agortu ez badira.
Ordutegia: astelehenetik ostegunetara: 10:00 > 19:00; ostiralean: 10:00 > 20:00; larunbatean: 11:00 >20:00; igande eta jaiegunetan: 11:00 >19:00

Jarduera hau Kutxa Kultur Gauak programazioaren parte da. Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta tokiko proposamenekin. Kutxa Kultur-en eskutik magia eta talentuz beteriko programa batekin gozatu nahi dutenei zuzendutako proposamena da Kutxa Kultur Gauak.


GAUAK 2020 940x300