WGSN. Udaberria/Uda 21eko joeren aurkezpena

Asteartea, 26 Maiatza 2020 19:30


WGSNren hitzaldia, munduko liderra moda-joeren iragarpenean, Kutxa Kultur Moda eta Donostia Sustapena-ko Modaren Klusterraren eskutik.

Gaur egungo pandemia globalaren argitan produktu-garapenerako euskarria ematea du helburu datorren joera-aurkezpen honek. 21 Udaberri/Uda denboraldiari begira, Isabel Mesak gidatuko gaitu datorren urterako arropa eta osagarriak diseinatzeko funtsezko inspirazioan.

Aurkezpenak mezu, kolore-paleta, ehun, estanpatu eta sasoiko funtsezko produktuei dagokienez joera nagusiak aurkeztuko ditu.

 

2020ko maiatzaren 26an, asteartea | 19:30 | Zoom Plataforma
Doako hitzaldia. Hitzaldia Zoom plataformaren bitartez egingo da, eta ordua baino 5 minutu lehenago irekiko da.
Konferentziara sartzeko esteka zure posta elektronikoan jasoko duzu izenematerakoan

Eman izena HEMEN
.


Hizlaria: Isabel Mesa
Zuzenbidean lizentziaduna Unibertsitate Konplutentsean eta Le Havreko Faculte des Affaires Internationales delakoan. WGSN konpainiaren Espainia eta Portugalgo lantaldea zuzendu du 2006tik aurrera, eta 2019az geroztik EMEAko funtsezko bezeroen talde arduraduna zuzentzen ari da.
Enpresaren egituraren hedapenaren arduraduna izan da, hazkunde esponentzialera eraman du bezero-zorroarekin eta produktu eta zerbitzu berriak sartuz.
Bere eginkizunen artean, bezeroentzat joerei buruzko mintegiak eta hitzaldiak ematen ere gozatzen du, baita sektoreko kongresu eta ekitaldietara joaten ere.

Prentsa-oharra

WGSN 2020


WGSN

WGSN autoritate globala da diseinu- eta kontsumo-joeretan, eta mundu osoko markei laguntzen die biharko kontsumitzailearentzat une egokian produktu egokiak sortzeko.

Kontsumitzaileari eta diseinuari buruzko gure iragarpenek produktu-diseinu berritzaile eta garrantzitsua sustatzen dute, etorkizun hobea eraikitzeko aukera emanez gure bezeroei. Kontsumitzaileak pentsatzen, sentitzen eta jokatzen duen moduari eragingo diotela dakizkigun aldaketa-seinaleak etengabe monitorizatuz egiten dugu hori. Gure adituek puntuak konektatzen dituzte datozen urteetan beharko ditugun produktu, esperientzia eta zerbitzuak zehatz-mehatz iragartzeko.

20 urte baino gehiago dira arrakasta egiaztatuak ditugula, eta 23 industriatan baino gehiagotan lider diren markei lagundu diegu etorkizuna sortzen.

Gure zerbitzuek kontsumitzailearen portaera, moda, edertasuna, interiorismoa eta bizimodua, datu-analisia eta neurrira egindako aholkularitza hartzen dituzte.