Zientzia etxean | eskutitza

19 Maiatza 2020 00:00 – 30 Ekaina 2020 00:00


Gaurkoan matematikaz bailiatuko gara esperimentu hau egiteko, zehazki geometria. Geometria, matematikaren adar bat da eta irudiek planoan edo espazioan dituzten propietateak aztertzeaz arduratzen da.

Eureka! Zientzia Museoak proposatzen digun erronkak formekin eta folio bateko sekzio ezberdinekin du zerikusia, oso esperimentu bitxia eta dibertigarria.

Erronka honetan, guraizeen laguntzarekin, helburua zulo handi bat egitea da, nondik edonork bere gorputz osoa pasa ahal izan dezan (burutik oinetaraino), puskatu gabe. Hala ere, ezin da tira luze bat egin eta eskuarekin itxi. Saiatu zaitezke nahi duzuen bezala folioa mozten, zulo itxia ateratzea lortu behar duzue.

Erreza iruditzen zaizue? Dirudiena baino zailagoa da, ezta?

Goazen misterio hau argitzera. Lehen esan dizuegu, gaurko erronkak folio baten sekzioekin zerikusia zuela. Guk folio bat aurrean dugunean laukiluze bat besterik ez dugu ikusten, baina geometriaren ikuspuntuaz begiratuaz, folio bat zati edo sekzio askoz dago osatua.

Folioa sekzioka ikusiaz, imagina genezake, nolabait sekzio horiek separatu eta bata bestearen jarraian jarriko bagenitu posible dela zulo haundi bat egitea, behintzat gure gorputza goitik behera zeharkatzeko modukoa.

Eta nola lortuko dugu hori?

Materiala

  • Folio bat, edo batzuk

  • Guraizeak

Pausoak

  1. Lehendabizi folioa erditik aldde luzea tolestu.
  2. Jarraian, sekzioak separatzen hasteko eta folioak tolestuta jarraitzen duela, alde zabaletik hainbatetan moztu orria, goitik behera, baina kontuz!! Ez dezue guztiz moztu behar. Bukaerara iritsi aurretik mozteari utzi, horrela sekzioak elkarrekin lotuta mantenduko ditugu.
  3. Gero berdina egin, baina beste aldean, lehen egindako sekzioak erditik moztuaz eta berriz ere beheraino moztu gabe.
  4. Azkenik itxita dagoen aldea ireki beharko da. Horretarako sekzio bakoitza ireki, izkinetako bakoitza izan ezik! Alde bakoitzeko lehen sekzioa ez dugu moztuko.
  5. Hartu bazter, tiraka hasi zuloa osatzen joan dadin….Eta Txa Txan!!!

Sekzioak zuek nahi dezuen zabaleran egin. Gero eta sekzio zabalagoak, orduan eta zulo txikiagoa eta sekzioa,k aldiz, estuak badira, zulo haundiagoa lortuko duzue.

Honekin, argi dago matematikak askotan oso lagungarri eta dibertigarriak izan daitezkeela!
ZientzaEtxean eskutitza 1 ZientzaEtxean eskutitza 2 ZientzaEtxean eskutitza 3 ZientzaEtxean eskutitza 4 ZientzaEtxean eskutitza 5
ZientzaEtxean eskutitza 6 ZientzaEtxean eskutitza 7 ZientzaEtxean eskutitza 8 ZientzaEtxean eskutitza 9 ZientzaEtxean eskutitza 10


Eureka! Zientzia Museoa

Mikeletegi Pasealekua, 43-45. 20009 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 012 478  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.  ¦  www.eurekamuseoa.eus