Izpi berdearen bila

12 Maiatza 2020 00:00 – 30 Ekaina 2020 00:00


Julio Vernek 1882an El Rayo Verde (Izpi Berdea) eleberria idatzi zuen. Eleberri horretan, protagonistak fenomeno horren bila dabiltza. Horrela deskribatzen du idazleak bere kolorea: “artista bakar batek ere ezingo luke lortu bere paletan; landarediaren tindagai askotarikoek, ez itsaso garbiko tonuek, inoiz ezingo lukete berde berdin-berdina sortu! Paradisuan berde bat badago, tonu hori izan behar da, hori baita, seguruenik, Itxaropenaren benetako berdea!"

Deskribapen honekin, nork ez luke nahi ikusi?

Zorionez, maiatzaren hasieratik irailaren hasiera arte, ilunabar ikusgarriak izango ditugu Donostian, Eguzkia itsasotik ezkutatzen baita.

Merezi du, zalantzarik gabe, garai hau aprobetxatzea kostaldera hurbiltzeko eta une berezi horretan izpi berdea behatzen saiatzeko. Eureka! Zientzia Museoak HEMEN azaltzen digu fenomeno hau.

Rayo verde


Eureka! Zientzia Museoa

Mikeletegi, 43-45. 20009 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 012 478  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.  ¦  www.eurekamuseoa.eus