Challenge La Basu | #izanezberdin

05 Maiatza 2020 00:00 – 31 Maiatza 2020 00:00


La Basuerronka bat proposatzen digu, 

Euskarazko Rap bat osatzean datza, 5 hitz hauek erabiliz: Lagunak | Kateak | Bihotzak | Mikroa | Izanezberdin

Oso erraza da:

  1. Grabatu bideo bat
  2. Igo storiesera #IzanezberdinBasu hastag-a erabiliz
  3. Etiketatu @izanezberdin_kutxa

Anima zaitezte eta har ezazue parte!


Antolatzailea: #izanezberdin, Kutxaren gazteentzako programa.

La Basu

Bilbon jaio eta hezia, Elena Caballerok, La Basu bezala ezagunak, musikaren maitale fidel gisa definitzen du bere burua, batez ere rap, soul, dancehall, reggae, R&B, rock, punk edota flamenko musika-generoen maitalea da.

90. hamarkadaren amaieran ezagutu zuen hip hop kultura eta 1999an bere lehen taldea sortu zuen “Jungla Urbana”, emakumez osatutakoa. 2001an “#k” deituriko lehenengo maketa argitaratu zuen. 2013an “Remixes” izenburupean maxi berria atera zuen, gero, 2015an, argitaratu zuen lehen diskoari bide emanez: “Aire es Vida”. 2016an bere hurrengo Ep berria kaleratu zuen, “Izotz Erregina” bere bigarren diskoari bide emanez, oraingoan euskara hutsean.

Fermin Muguruza, Zein da Zein, Maria Rivero, Enkore, Dj Stepi... artistekin kolaboratu du besteak beste.