Zientzia etxean | mezu ezkutuak

05 Maiatza 2020 00:00 – 31 Maiatza 2020 00:00


Eureka! Zientzia Museoak esperimentu berri bat proposatzen digu: mezu ezkutuak.

Gaur egun, mezuak idaztea oso ohikoa dela eta maíz egiten dugula esan dezakegu. Gainera, mezuak guk bidaltzen ditugu eta guk nahi dugun pertsonak jasotzen ditu.
Gaurko esperimentuan mezu sekretuak modu errezan idazten erakutsiko dizuegu.

 

Beharrezko materiala

  • Ontzi bat
  • Iturriko ura (epela hobe)
  • Irina
  • Folio paper zati bat
  • Gainazal zabaleko objektua (bandejatxo bat adb.)
  • Pintzela
  • Pobidona (iodoa)

Egiteko pausoak

  1. Lehenengo mezua idazteko tinta egingo dugu. Ontzian ur epela eta irina bota. Proportzioan irina gehiago jaurti. Ura hotza badago egin daiteke, baina irina ur epelean hobe disolbatuko da.
  2. Jarraian, folio paper zatian, pintzelaren laguntzarekin, nahi duzuen mezua idatzi. (Pintzelik ez baduzue puntadun beste edozerekin egin liteke).
  3. Orain paperean mezua lehortzen utzi behar da.
  4. Lehortu ondoren, gainazal zabaleko objektuan (adibidez, gaileta kutxa baten tapa) ur hotza bota eta pobidona tanta batzuk gehitu itzazue. Taparen zabaleraren arabera tanta gehiago edo gutxiago bota beharko dituzue. Hobeto motz geratzea, gero tanta gehiago gehitzen joan zaitezkete eta, baina gehiegi botaz gero gure mezua desagertuko da.
  5. Gure orria uretan murgilduko dugu. Hasieran, badirudi ez dela ezer gertatu, baina ontzia pixka bat astiduaz eta ondorioz orria gehiago bustitzen doala, mezua agerian geratuko da.

Orain nahi dituzuen mezu izkutu guztiak idatzi eta ingurukoak harritu itzazue.

Zer gertatu da?

Folioak kolore urdina hartu du eta mezuak ez. Folio-orriak zelulosaz eginda daude, eta, iodoa ukitzean, zelulosak erreakzioa jasaten du eta kolore urdinez tindatzen da.
Horregatik, mezua txuri geratu da.

Zientzia Etxean mensajes ocultos 11   Zientzia Etxean mensajes ocultos 12   Zientzia Etxean mensajes ocultos 1
Zientzia Etxean mensajes ocultos 9   Zientzia Etxean mensajes ocultos 2   Zientzia Etxean mensajes ocultos 10

Eureka! Zientzia Museoa

Mikeletegi, 43-45. 20009 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 012 478  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.  ¦  www.eurekamuseoa.eus