Apirileko zerua eta urtaroak | bertan behera

Igandea, 29 Martxoa 2020 12:30


Planetarioan zuzenean egindako saio bat da. Bertan, hurrengo hilabetean ikusiko diren izarrik eta konstelaziorik nabarmenenak erakutsiko dizkizugu. Ikusgai diren bost planetak zeruan non aurkitu ere esango dizugu.

Gainera, hilabete bakoitzean fenomeno astronomiko desberdin bat azalduko dizugu. Oraingoan, urtaroei buruz hitzegingo dugu. Lurraren mugimendua eguzkiaren inguruan nola eragiten ditu urtaro desberdinak azalduko dugu.

Leihaketa batean parte hartzera ere gonbidatzen zaitugu: saioaren ondoren galdera bat erantzun ahal izango duzu. Asmatzen dutenen artean opari bat zozketatuko dugu.

 

2020ko martxoaren 29a, igandea

Saioak:
  << 12:30 euskaraz
  << 13:15 gazteleraz

Lekua: Eureka! Zientzia Museoa
9 urtetik aurrera
Planetarioko sarrera behar da

Eureka! Zientzia Museoa

Mikeletegi Pasealekua, 43-45. 20009 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 012 478  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.  ¦  www.eurekamuseoa.eus


Eureka cielo1200